Done_Joan_Etxea_Main

Done Joan Bataiatzaile Zaharren Etxea

 

Gizarte
Zerbitzuak
Pakeleku
Eguneko Zentrua
Zaharren etxea:
tutoretzapeko apart.
Ileapaindegi eta podologia
zerbitzuak

 

Informazio Orokorra:

Zaharren etxea gune ireki bat da; bertan, arreta osoa eskaintzen zaie mendekotasun-mailaren bat duten eta egoera pertsonala, familiarra edota soziala direla-eta beren eguneroko bizitzan uneoro laguntza behar duten adineko pertsonei. Zaharren Etxeak 97 plaza ditu komuna duten logela bikoitzen nahiz banakakoen artean.

Gainera, fisioterapia-areto bat, dinamizazio-areto bat, egongela bat, ekitaldi-areto bat, ile-apaindegia eta hainbat jangela ditu

 

Zentroaren edukiera

Zaharren etxeak 97 plaza ditu:

  • 51 en banakako logelatan
  • 46 plaza 23 logela bikoitzetan

Erabiltzaileak

Adineko pertsona autonomoak nahiz besteen beharra dutenak izan daitezke, baldin eta eguneroko bizitzako jarduera batzuk edo guztiak egiteko laguntza behar badute

 

Zerbitzuak

Egoitzako, arreta pertsonaleko eta tutoretzako zerbitzuez gain, Done Joan Bataiatzailea Zaharren Etxeak ondorengo zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  1. Osasun-zerbitzuak: medikua, erizaintza eta errehabilitazioa.
  2. Dinamizazio-zerbitzua: orientazio espaziala eta tenporala, terapia okupazionala, Jolas-jarduerak, irteerak eta jaiak.
  3. Gizarte-zerbitzua: banakako arreta eta arreta familiarra.
  4. Bestelakoak: ile-apaindegi zerbitzua eta podologia zerbitzua
 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • NAN
  • Eskaera inprimakia
  • Medikuaren txosten eguneratua
  • Errenta aitorpenaren fotokopia.
  • Dirusarrera eta ondarearen ziurtagiriak egin behar duen ordainketa kalkulatzeko
 

Oharrak

Sartzeko plaza librea dutela jakinarazi eta jakinarazpen horretatik bost eguneko gehienezko epean Zaharren Etxean sartzen ez direnek, zerrenda horretan egoteak dituen eskubide guztiak galduko dituzte