Donejakue Bidea

Proiektuak


Barrualdeko Santiago Bidea

Konpostelako Santiagora iristeko penintsula zeharkatzen zuten erromesek hainbat bide erabiltzen zituzten. Bide horietako bi euskal lurretatik igarotzen ziren eta dira. Bi bide horiek, kostaldekoa eta barrualdekoa, Euskadiko paisaia aniztasunaz gozatzeko eta bisitari gutxi izan ohi dituzten ermitak eta lekuan ezagutzeko egin daitezkeen bideak dira

Barrukaldeko Santiago bidea

Andoaingo Plazaolako Aterpetxea

Andoainen Erromesentzako aterpetxe bat dago. Udalaren jabetzakoa de eta 19 ohe ditu. Donejakue Bideko Lagunen elkarteko bolondres talde batek kudeatzen duen aterpetxe bat du

 

Izena: Andoaingo Plazaolako Aterpetxea

Kokalekua: Gabriel Aresti 15, behea (Andoaingo Udaletik eta informazio turistikorako gunetik oso gertu)

Lekua: 19 pertsonentzat

Noiz egoten den irekita: maiatzetik urrira (biak barne) Ez da kobratzen, norberak borondatez nahi duena uzten du

Biderako distantzia: Donejakue bidean bertan dago. Leitzarango naturbidearen zati bat da ere

Etaparen hasieratik dagoen distantzia: Hernani-Tolosa bigarren etapako 8. kilometroa

Informazio gehiagorako informazio turistikoko gunea

Tf: 943 590 409 / e-mail: infoturismo@andoain.eus

Aterpetxeko giltza eskuratzeko

Aterpetxean sartzeko giltzak Udaltzaingoaren egoitzan eskuratu ahal izango dira: Extremadura kalea 11 – 900 300 819 (doako deia da). Egoitza aterpetxetik eta herrigunetik oso gertu dago, eta egun guztian irekirik egoten da