botoiak Emakumeen jabekuntzaren eta partaidetzaren sustapena
EMAKUMEEN JABEKUNTZAREN ETA PARTAIDETZAREN SUSTAPENA
EMAKUMEEN JABEKUNTZAREN ETA PARTAIDETZAREN SUSTAPENA
Emakumeen Jabekuntzarako Eskola
Jabekuntza Eskola 2026 Udaberria

Zer da?
Jabekuntza Eskolak udaletako berdintasun arloetan antolatutako proiektuak dira eta beraien HELBURUA emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea da, ahalduntze prozesuen bidez. Eta zer da ahalduntzea? Bada, emakumeon izaeraren autokontzientzia hartzea, autoestimua lantzea, gure gaitasun propioak ezagutzea eta emakumeon dagokigun espazioa berreskuratzea.
Honetaz gain, Jabekuntza Eskola harremanetarako eta esperientziarako espazioa da. Andoaingo emakumeen arteko sareak sortu nahi ditugu, elkar ezagutu, lagundu, topatu eta disfrutatzeko. Etorri Jabekuntza Eskolara!
Zer egiten dugu?
Urtero, Udaberrian eta Udazkenean, ikastaro berrietarako matrikulazioa zabaltzen dugu.
Horretaz gain, hitzaldiak eta tailerrak antolatzen ditugu urte osoan zehar.
Ikastaroak DOAKOAK dira
Horrela eskatzen bada, doako haurtzaindegi zerbitzua jarriko da ikastaroaren iraupena bitarte
Jabekuntza Eskola 2026 Udaberria
Jatorri Anitzetako Emakumeen Elkargune Multikulturala

Zer da?
Jatorri anitzetako emakume etorkinentzako espazioa. Elkargunerako lekua izan nahi du, beste herrialde batzuetatik etorritako emakumeek beraien bizi esperientziak elkartrukatu eta beharrak identifikatzeko. Horretaz gain, Andoainen harreman sarea sortu eta indartzeko tresna ere izango da.
Zer egiten dugu?
Astero biltzen gara eta migrazioaren bizipena partekatzen dugu espazioa librea eta malgu batean. Berdintasuna eta kultura-aniztasuna landuta, helburua da osasun fisikoa, emozionala eta gure herriarekiko errotzea hobetzea, isolamendutik irtetea, euskal gizartea ezagutzea eta gure jatorrizko herrialdea ezagutaraztea hainbat jardueren bidez.
Hizkuntza: Gaztelania
Saioak: Astean behin (eguna eta ordua parte hartzaileek zehaztuko dituzte)
Lekua: Urigain eraikina
Dinamizatzailea: Sorburu
Izena emateko:
943300830 luz. 397
Andoaingo Emakumeen* Etxea sortzeko prozesu parte-hartzailea









