Etxez-etxe

2.1.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua (EEL)

Asistentzia eta prebentzio izaerako zerbitzua da, pertsonei eta familiei beren ingurunean egoten laguntzeko, laguntza pertsonala (dutxak, gorputza aldatzea) nahiz etxekoa (garbiketa, janaria prestatzea) eskainiz. Horrela, etxean moldatzea eta ingurunean integratzea ahalbidetzen da, isolamendu egoerak saihestuz.

 

Helburuak:


a) Autonomia pertsonala mantentzea eta hobetzea, narriadurari aurrea hartzea eta autonomia galera konpentsatzea.

b) Bideragarria den guztietan, etxean ahalik eta denbora gehien egoteko aukera ematea.

c) Segurtasun sentimendua indartzea.

d) Erabiltzaileari laguntzeko sare soziofamiliarra osatzen duten zaintzaileei laguntza ematea.

e) Premia egoerak antzematea beste zerbitzu batzuen esku-hartzea behar dutenak.