Factura_Elektronikoa_Main
Fakturazio elektronikoa
Andoaingo Udala Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra-ra atxikitu da. Aukeratu egin nahi duzun tramitea eta dagokion webgunera eramango zaitugu:
Bidalitako faktura kontsultatu
Nork bidali behar ditu fakturak formato elektronikoan?
Behartuta dauden pertsona juridikoak: pertsona juridikoak diren Andoaingo Udalaren hornitzaile eta kontratugileak (besteak beste: S.A., S.L., U.T.E.) fakturak formatu elektronikoan bidaltzera behartuta daude baldin eta:
- Fakturaren zenbatekoa 1.000,00 € (BEZ barne) baino handiagoa bada.
- Fakturak erreferentzia egiten duen kontratuaren zenbatekoa 1.000,00 € (BEZ barne) baino handiagoa bada, kasu bakoitzeko fakturaren zenbatekoa edozein dela ere.
- Aurreko edozein momentuan behartuta egon badira, kasu bakoitzeko faktura edo kontratuaren zenbatekoa edozein dela ere.
Pertsona fisikoak eta behartuta ez dauden persona juridikoak: pertsona fisikoak diren Andoaingo Udalaren hornitzaile eta kontratugileak (besteak beste: autonomoak, profesionalak eta ondasun-komunitateak) eta behartuta ez dauden persona juridikoek, nahi izanez gero fakturak formatu elektronikoan bidali ahal izango dituzte.
(Ikusi xehetasunak, hornitzaileek Andoaingo Udalari eta bere erakunde autonomoei igortzen dituzten fakturak jasotzeko prozedura onartzen duen Alkatetzako 30/2015 Ebazpenean)
Zein baldintza bete behar dituzte faktura elektronikoek?
- Faktura formatu estandar batean igorri behar da, "Facturae".
- Andoaingo Udalari zuzenduta egon behar du. Horretarako fakturan ondorengo datuak adierazi beharko dira:
- Kontabilitate Bulegoa: L01200090
- Organo kudeatzailea: L01200090
- Unidate izapidetzailea: L01200090
- Faktura digitalki sinatu behar da ziurtagiri elektroniko baten bitartez (IZENPE,DNI-e...)
- Faktura baimendutako moduan bidali behar da.
Nola sor dezaket "Facturae" fitxategi bat?
Enpresek erabili ohi dituzten kontabilitate eta fakturazio aplikazio informatikoek modu gehigarriak izaten dituzte, faktura elektronikoak "Facturae? xml formatuan sortzeko.
Dena den, Interneten badira "Facturae" fitxategiak erraz sortzeko eta kudeatzeko aukera emango duten doako aplikazioak, modu librean eta dohainik deskarga daitezkeenak:
- ef4ktur: faktura elektronikorako doako soluzioa. Modu sinple eta praktiko batean enpresei aukera ematen die euren artean eta euskadiko administrazioekin aritzeko.
- hazteunafacturae: Zerga Agentziak onartutako zerbitzua.
Faktura "Facturae" formatuan sortu eta gero, digitalki sinatu behar da ziurtagiri elektroniko baten bitartez (IZENPE,DNI-e...) fitxategia legez baliozkoa izan dadin.
Nola bidaltzen diot faktura elektroniko bat Andoaingo Udalari?
Andoaingo Udala Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra-ra atxikitu da, 632/2014 Foru Aginduan aurreikusitakoa. Beraz, faktura elektronikoak Andoaingo Udalari ondorengo moduz bidaliko zaizkio:
Gipuzkoako Foru Aldundiaren web-zerbitzua faktura elektronikoak jasotzeko.
- Egindako lana egiaztatzeko dokumentuak erantsi daitezke. Dena dela, "Facturae" formatuko fakturaz gainera (xml edo xsig fitxategia), fakturaren irudi bat pdf formatuan erantsi behar da.
- Faktura onartua izan bada, hornitzaileari faktura egokiro erregistratu dela adierazten duen erantzun bat bidaltzen zaio.
- Faktura ukatua izan bada, hornitzaileari balioztapenenen bat betetzen ez duelako faktura ukatua izan dela adierazten duen erantzun bat bidaltzen zaio:
- onartutako formatu estandarrak
- ez du sinadura egokirik
- kontabilitate aldetik ez da zuzena
- Aurreikusitako prozedura eta espezifikazioak jarraitu gabe bidaltzen diren fakturak, ez bidalitzat hartuko dira.
Nire fakturaren tramitazio egoera ezagutu dezaket?
Bai, Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra-ren bitartez. Horreratarako identifikatzea beharrezkoa da ziurtagiri elektriko bidez (IZENPE,DNI-e...) edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren pasahitzaren bidez.
Fakturak itzultzea
Ordainketa egitea ez dagokion kasuetan, fakturak itzuliko dira bidaltzean igorleak adierazitako posta elektronikora
Ef4ktur-en abantailak
ef4ktur faktura elektronikoko soluzio erraza eta praktikoa da. Enpresei beren artean eta euskal administrazioekin erraz lan egitea ahalbidetzeko xedearekin. Izan ere, aplikazio informatiko berean doako soluzio oso bat eskaintzen du, erabat legezkoa eta herri administrazioekin bateragarria. Aplikazio honek ahalbidetzen du:
- Faktura guztiak "Facturae" formatuan sortu, hau dam formato elektronikoan (nahi izanez gero, paperean sortu daitezke ere)
- Bezero eta produktuen datu-baseak kudeatu
- Faktura sinatu ziurtagiri elektroniko bitartez
- Aplikaziotik bertatik faktura elektronikoa udalera bidali (edo bestelako bezero bati)
Fakturen tramitazioari buruzko kontsultetarako kontaktua
Ekonomia eta Ogasuna - Kontuhartzailetza
Telefonoa: 943 300 826
Posta elektronikoa: kontuhartzailetza@andoain.eus
Oharra: posta elektronikoko helbide hau ez da erabili behar faktura elektronikoak bidaltzeko