Festak_Main
Jaiak
Inauteriak
Desfilea Zumea plazatik Goikoplazara
Jai hauetan bereziki aipatu behar dira inauteriak iragartzen dituzten kaldereroak, bestetik haurrak protagonista dituen ostegun gizena eta azkenik, herritar askoren partehartzea duen inauteri konpartsen desfilea
Santa Krutzak
Maiatzak 3: Kale Nagusia eta Zumea kalearen artean
Ekintzen artean: banderaren jaitsiera eskopeteroek lagunduta, ezpata dantza, danborradak, lehiaketak, herri krosa...
Nazioarteko Rock jaialdia
Ekainaren erdialdera larubatez: Nafarroa plazan
Arratsaldeko 6:00tan hasi eta goizeko 2:00ak arte nazioarteko bost edo sei talde etengabe taula gainean, betiko rock'n roll-a jotzen. Dohainik da
Sanjuanak
Ekainak 24: Goikoplaza eta inguruetan
Zaindariaren jaiak dira. Ohituren artean nabarmen ditzakegu: San Juan bezperako Udalbatzaren soka-dantza, San Juan sua, San Juan egunean eguerdian dantzatzen den Axeri-dantza, bertso saioak, herri kirolak, pilota partidak, musika...
Kaletxikiko jaiak
Ekainak 29, San Pedro eguna: Kaletxikin
Ekintza nagusiak: sagardo txapelketa, tiro-plato txapelketa, danborrada...
Karrikako jaiak
Uztailaren 2 hamabostaldia: Karrikako auzunea
Ekintza nagusiak: auzokoen danborrada, play-backa, gaueko dantzaldiak...
Etxeberrietako jaiak
Uztailak 31, San Inazio: Etxeberrietako auzunea
Jota emanaldia, auzokoen danborrada...
Goiburuko jaiak
Abuztuak 3, San Esteban eguna: Goiburuko auzoa (Leizotz)
Oilasko jokoa da eta sagardo eguna dira ekitaldirik azpimarragarrienak...
Buruntzako jaiak
Abuztuak 16a, San Roke eguna: Mendi tontorretik hurbil dagoen ermita inguruan
San Rokeko baselizan erromeria ospatzen da
Sorabillako jaiak
Irailak 8: Sorabillako auzoan
Ekintza nagusiak: haurrentzako jokoak, herri bazkaria...
Gabonak
Abenduak 24: Olentzero
Abenduak 30 eta 31 (Allurralde kiroldegian): Gabonetako haur parkea
Urtarrilak 5: Errege kabalgata