Web edukia bistaratu
Eskola liburuxka  Egutegia 2023 

 

 

Galardi udal haurreskolako haur hezkuntza lehen zikloa 

Haurreskolako hezkuntza proiektua euskaraz garatzen da eta, mailaz maila, 0-2 urte bitarteko haurrentzat egokituta dago, hauen beharrei erantzuteko kalitatezko hezkuntza. Bertako hezitzaileak haur hezkuntzako titulazioa dute eta talde profesional eta esperientzi luzekoa osatzen dute.

Gure lan proiektuaren parte garrantzitsua familia da. Famili eta hezitzaileen arteko komunikazio eta elkarlana idatziz sustatzen dugu eguneroko koadernoan. Horretaz gain, ikasturtean zehar, familiekin beharrezko hartueman zuzenak mantentzen ditugu.

Matrikulazioa:

IRAILEAN, URRIAN EDO AZAROAN hasteko: maiatzaren 5etik 16ra
 

ABENDUAN, URTARRILEAN EDO OTSAILEAN hasteko: urriaren 2tik 18ra

MARTXOAN, APIRILEAN, MAIATZEAN EDO EKAINEAN hasteko: urtarrilaren 8tik 20ra

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria beteta
  • Aurreko urteko errenta aitorpenaren kopia edo jasotako diru sarrera gordinen ziurtatua (aitaren eta amarena)
  • Haurrak bere adinerako txertoak dauzkala egiaztatzen duen ziurtagiri medikua. Zaintza berezia beharko balu, alergiak, intolerantziak eta bestelakoak, bertan jasoko dira.
  • Famili liburuaren kopia (haurra azaltzen den orriarena)
  • Famili ugariaren tituluaren kopia , izanez gero.
  • Andoainen erroldatuta ez balego, elkarkidetzako ziurtagiria.

 

GalardiI udal haurreskola

  • Extremadura kalea, 6 ANDOAIN 20140
  • 7:15 - 17:30 (Haurra ezin da 8 ordu baino gehiago egon)
  • Abuztua itxita. Eguberri eta Aste Santutako oporraldietan irekita.
TELÉFONO

 

943 300 655

galardi@andoain.eus

Goikoplaza, S/N, 20140 Andoain