Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
 

GAZTEDIA

              https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gaztematik

Gaztematika, Foru Aldundiak eta zenbait udaletako gazteria-atalekin batera sortutako koordinazio eta lankidetzarako sarea da. Andoaingo Gazteria, sare horren parte aktiboa garenetetik , haur, nerabe eta gazteen  SUSTAPENA bermatu nahi dugu, aisi hezitzailea eta jolasa baliatuz. Gure helburuak:

  • Haurrei, nerabeei eta gazteei bizitzen ari diren aro bakoitzaz gozatzeko, esperimentatzeko eta proptagonista izateko aukera eman.
  • Helduarorako prozesuan adin batetik besterako trantsizio arrakastatsu eta egokia bizitzeko aukerak eskeini.
  • Emantzipaziorako bidean, gaitasun pertsonalak eta gizarte-harremanak landuz, ikasiz eta indartuz, pixkanaka bere autonomia pertsonala, eskuratu , garatu eta erabiltzea.
  • Haur , nerabe eta gazteek ahalmen ahalik eta handienak lortzea, heldu direnean erabakiak hartzeko eta erabaki horiek bizi-proiektu pertsonal bilakatzeko.
  • Euskera, inklusioa eta berdintasuna funtzesko zehar lerrotzat hartuz, haur, nerabe eta gazte guztien eskubideak, kulturalak zein pertsonalak  bermatu.

ZERBITZUAK

Ludoteka, gaztelolakala eta gazte informazioa: 4-30 urte bitarteko, haurrak, gazteak  eta nerabeak astialdiaren bitartez bizitzarako trebatzen dituzten hezkuntza ez-formaleko zerbitzuak dira. Neska-mutil guztientzat dira: izan ere, haiek egiten dituzte, beraiek taxutzen dituzte, bertako hezitzaileen bide-laguntzarekin eta prozesu horretan parte hartuz.

HAURRAK

4-11 urteko neska eta mutilak

NERABEAK eta GAZTEAK

12-30 urteko neska eta mutilak.