Giza_Zerbitzuak_Main

Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako Zentrua 

Arduradun politikoa: Haizea Barandiaran
Lansail arduraduna: Arantxa Alkorta

 

Hitzordua. Nola jarri harremanetan?

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko hitzordua eskatu behar da aurretiaz zentruan bertan (Pio Baroja 1B) edo Ataria-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Udaletxea).

Baita ere: Gizarte Zerb.: 943 304 343 - Ataria: 943 300 830 e-posta: gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

Gizarte Zerbitzuetako Lansaila Andoaingo biztanle guztiei gizarte-zerbitzu eta -baliabideetarako sarbidea bermatzeko sortu ditugun ekipamenduen eta baliabideen multzoa da. Lansail honen helburua da pertsonak eta gizarteko kolektibo desberdinak sustatzea eta gizarteratzea, eta baita horiek izan ditzaketen zailtasun sozialak baloratzea eta konpontzea ere, beren bizi-kalitatea hobetuko duten eta arazoen zioei aurrea hartuko dieten eta horiek saihestuko dituzten baliabideak eskainiz. Zehaztutako helburuak lortzeko, Andoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako lansailak ondoko programa hauek ditu

 

1. Informazio, balorazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzua

2. Adinekoentzako programak eta zerbitzuak

3. Adingabeak eta gazteak dituzten familientzako esku-hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko zerbitzua

4. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako zerbitzua eta programa

5.Gizarte bazterkeriako egoeran dauden pertsonentzako zerbitzuak eta programak

6. Kultura aniztasunaren programa, bitartekotza: Ongi Etorri Andoainera

7. Diru-laguntzak

8. Hitzarmenak