Gizarte Zerbitzuak
Gizarte Zerbitzuak Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen gunea (2 solairua) – Pio Baroja 1B |
|
Ardura politikoa: Haizea Barandiaran (Zin. Ahalduna) Gizarte Zerbitzuen arduradun: Arantxa Alkorta Adinekoen zentru arduradun: Arantxa Alkorta |
Kontaktuak: 943 304 343 - |
Eginkizunak
- Gizarte Zerbitzuen sistemara iristeko bidea da
- Gizarte-egoera aztertzen du, eta, egoera horren arabera, erantzunak garatzen ditu, udalerrian dauden beharrak kontuan izanik zerbitzuak zabalduz, murriztuz edota sortuz
- Dauden gizarte-eskubideei eta –baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen du
- Gizarte-arriskuko egoerak saihestea xede duten jarduerak sustatzen ditu
- Gizarte-arriskuko egoerei aurrea hartzeko lan egiten du
- Beren gizarte-ingurunearekiko haustura-egoeran dauden hiritarrei laguntzen die
- Planteatzen diren eskariak eta egoerak baloratzen ditu
- Kasu bakoitzera egokitutako prestazio ekonomikoak eta gizarte-baliabideak izapidetzen ditu
- Erabiltzailearen etxean bertan edota gizarte-ingurunean zerbitzuak eta programak abiarazten ditu
- Kontsumitzaileei informazioa ematea beren eskubideak defenda ditzaten. Horien erreklamazioak jaso
Zerbitzuak
- Eguneko zentroa
- Don Joan Bataiatzaile zaharren egoitza
- Bertako ileapaindegi eta podologia zerbitzuak
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua
- Kale hezitzailea: zailtasun egoeran dauden adin txikikoak dituzten senideei babesa
- Minusbaliotasuna duten pertsonei laguntza eta orientazioa
- Garraio egokituko zerbitzua nekazal eremuan
- Genero berdintasunaren sustapena
- Babesa laguntza ekonomikoaren bitartez
- KIUB - Kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoa