Gazteria_Botoiak
Goazen Jolastera
GOAZEN JOLASTERA 2026
Udaleku irekiak
ZER DIRA?
Giro euskaldun, alai eta aberasgarrian egiten diren jolas-jarduera hezigarriak dira: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoak... lagun artean Andoaingo kultura eta ingurua ezagutzen dituzten bitartean.
Gure udaleku irekiek era askotako jolas-jarduerak eskaintzen dituzte Andoaingo espazio desberdinetan, giro euskaldunean murgilduz eta ikaskuntza eta dibertimendua sustatuz. Lantegiak, jolasak, eskulanak eta irteerak... Abentura eta aukera berriak dakarzkigu egunero. Jarduerez gozatzeaz gain, parte-hartzaileek tokiko kulturan murgiltzeko eta Andoaingo natur ingurune ederra ezagutzeko aukera izango dute. Zatoz gurekin alaitasunez, ikasketez eta adiskidetasunez betetako uda bat bizitzera!
NOIZ?
Lehenengo txanda: ekainaren 22tik uztailaren 10ra
Bigarren txanda: uztailaren 13tik uztailaren 24ra
Bi txandak: ekainaren 22tik uztailaren 24ra
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara
NORENTZAT?
2018-2023 bitartean jaiotako haurrentzat (biak barne). Txanda bakoitzean gehinez 264 haur, gehienez 24 taldeetan banatuta.
Lehentasunezko onarpen irizpideak.
- Andoaingo udalerrian erroldatutako haurrek izango dute.
- Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileak (familiako ingurunean ezin daitekeelako bermatu inguru hezitzaile egoki bat emateko aukera).
- Gainontzekoak: zozketa, baldin eta haur gehio daude plazak baino.
PREZIOA
Kuota arrunta: lehengo txandan 86€, bigarren txandan, 52€. Bi txandeetan 139€
Bi anai-arreba edo gehiagok txanda berean izena ematean: lehengo txandan bakoitzak 69€, bigarren txandan bakoitzak 42€. Bi txandetan: bakoitzak 111€.
IZEN EMATEA
Bi modutan egin daiteke matrikulazioa: online udaletxeko web orrialdearen bitartez: www.andoain.eus eta presentzialki.
NON: Gazte Lokala
Pio Baroja kalea, 1 behea
Telefonoa: 692193555
NOIZ: Maiatzaren 4etik 22ra
10:30-12:30, astelehen eta astearteetan.
17:00-19:00, astezkenetik ostiralera.
LEKUEN ZOZKETA
Maiatzaren 26an, 12:00etan, Udaleko Batzar Aretoan.
Streaming bitartez Andoaingo udalaren youtube kanalean.
Haur guztien kopuruak gaindituko ez balu eskainitako leku kopurua ez litzateke zozketarik egingo. Zozketan lekurik lortu ez dutenekin jarriko gara harremanetan soilik.
ONARTUEK AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Honako kontu hauetan egindako ordainketa agiria aurkeztu beharko da, betiere, haurraren izen-abizenarekin:
| CL-EK | ES40 3035 0026 2002 6090 0065 |
| Kutxabank | ES09 2095 5022 1310 6194 7973 |
Dokumentazioa aurkezteko maiatzaren 27tik ekainaren 12ra, emailez: goazenjolastera@andoain.eus edo Gazte Lokalean, asteazkenetik ostiralera 17:00tik-19:00ra.
Familiekin bilera informatiboa: Ekainak 9, asteartea, Andoaingo Gazte Lokalean, 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz).
DEUSEZTAPENAK EDO ITZULKETAK
Izena emateko epea amaitu ondoren, matrikularen dirua ez da itzuliko, jarraian azaldutako egoera horietako bat gertatzen ez bada behintzat. Horretarako, idatzizko eskaera eta dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
1. Egoitza-aldaketa
2. Gaixotasun edo istripu larria





