Hauteskundeak
Aurreko deialdien emaitzak
Hauteskunde Orokorrak 2019 |
Hauteskunde Orokorrak 2016 |
Hauteskunde Orokorrak 2015 |
Hauteskunde Orokorrak 2011 |
Hauteskunde Orokorrak 2008 |
Aurreko deialdien emaitzak
Hauteskunde Autonomikoak 2020 |
Hauteskunde Autonomikoak 2016 |
Hauteskunde Autonomikoak 2012 |
Hauteskunde Autonomikoak 2009 |
Hauteskunde Autonomikoak 2005 |
Aurreko deialdien emaitzak
Europako Hauteskundeak 2019 |
Europako Hauteskundeak 2014 |
Europako Hauteskundeak 2009 |
Hauteskunde Autonomikoak - 2020ko uztailak 12
Nora joan behar dut botoa ematera? Mahaikide izendatu naute?
Ze hauteslekutan bozkatu behar duzun jakiteko sakatu hemen.
Hauteskude mahaiko kide izendatua izan zaren jakiteko, sakatu hemen
Bestela:
- Zuzenean: ATARIA – Herritarren Arreta Zerbitzuan.
- Telefonoz: 943 300 830 telefonora deituz.
Informazio pertsonala bakarrik eskuratu ahalko da, ez hirugarren pertsonei buruzkoa; horretarako, aurretik identifikatu beharko da NANarekin, PASAPORTAREKIN edo GIDATZEKO BAIMENAREKIN.
Nola eman botoa
Hauteslekuan, 9:00 eta 20:00 bitartean
Mahaiaren aurreko identifikazioa egiteko dokumentuak:
- Nortasun Agiri Nazionala (NAN). NAN dokumentuaren tramitatze frogagiriak ez du balio, bertan ez delako agertzen hauteslearen argazkia.
- Pasaportea (argazkiarekin).
- Gidatzeko baimena (argazkiarekin).
Ez du axola dokumentu hauek iraungita badaude, baina originalak izan behar dute, fotokopiek ez dute balio.
Hauteskunde-mahaien kideak
- Hauteskunde mahaiari dagokio bozketa ekintzaren buru izatea, baita bozketaren garapena kontrolatzea eta kontaketa egitea ere.
- Presidente batek eta bi mahaikidek osatzen dute Hauteskunde Mahaia.
- Hauteskunde Mahaia eratzen duten kideen izendapena Udal bakoitzaren eskumenekoa da eta zozketa publikoaren bidez eta Barrutiko Hauteskunde Batzordearen ikuskapenarekin hautatzen dira.
- Izendatutako Hauteskunde Mahaiko Presidenteak eta Kideek zazpi eguneko epea dute kargua onartzeko oztopoa den arrazoi justifikatua eta dokumentatua alegatzeko Barrutiko Hauteskunde Batzordean.
- Gure Udalean 2020.02.27ean, 19:00tan egingo da aparteko Udalbatzarra.
Posta bidez bozkatzea
OHARRA: posta bidezko bozka ematea eskatu bada ezin izango da hauteskunde mahaiean bozkatu uztailaren 12an.
Posta bidezko bozketa espainian bizi direnentzat
- Eskabidearen epea: uztailaren 2a bitarte
- Botoa bidaltzeko epea: uztailaren 10eko 14:00 ordutara bitarte
- Nola bozkatzen da postaz?
- Botoa eskatzea (Art. 72 LOREG) https.//sede.ine.gog.es/censoElectoral (inprimakia osatu, inprimatu eta posta bulegoan aurkeztu)
- Hautesleak bozkatzeko dokumentazioa jasotzea (Art. 73. 1 y 2 LOREG).
- Posta bidezko botoa Hauteskunde Mahaira bidaltzea (Art. 73. 3 y 4 LOREG).
Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleek (erta) posta bidez bozkatzea
- Eskatzeko epea: ekainaren 13ra bitarte.
- Zer tramite dira beharrezkoak posta bidezko boto emate honetarako?
- Ez-egoiliar bezala izena ematea aldi baterako beren bizilekutik hurbilen dagoen Espainiako Kontsuletxeko Erregistroan (doako izapidea) (Art. 2 R. D. 1621/2007).
- Ez egoiliar bezala inskribatua dagoen Kontsuletxean botoa emateko eskaera egitea (Art. 3 R. D. 1621/2007). Eskaera-eredua www.infoelectoral.interior.es eta www.maec.es webean lor daiteke.
- Hauteslearen atzerriko bizilekuan botoa emateko dokumentazioa jasotzea (Art. 4.2 y 3 R. D. 1621/2007) ekianaren 16tik 22ra.
- Posta bidezko botoa Espainiako Hauteskunde Mahaira bidaltzea (Art. 5 R. D. 1621/2007) uztailaren 8ra bitarte.
Hauteskundei buruzko informazio guztia
http://www.infoelectoral.mir.es/
http://www.euskadi.net/elecciones/indice_e.htm
http://www.juntaelectoralcentral.es