Aurrekontuak

Plan Orokorra Jendaurrean Hasieran onartuak  Onartutako planak Hirigintza Hitzarmenak

 

Planeamendu urbanistikoa

HAPO - Hiri Antolamenduko Plan Orokorra

Plan Orokorra lurraldea antolatzeko tresna integral bat da, eta haren bidez epe luze batean definitzen da nola erabiliko den lurzorua. Izaera orokorrarekin, planak hiriaren eboluzioaren estrategia eta lurzoruaren okupazioa ezartzen du udalerri osoan. Horrela, udalerriko lurzoru guztiak hiritar, urbanizagarri edo urbanizaezin kategorietan sailkatzen dira eta, aldi berean, erabilera globaleko guneak hainbat erabileratako gunetan banatzen ditu. Lurzoru hiritarrean eta urbanizagarrian zenbatekoa den gehienezko eraikigarritasuna adierazten du, biztaleen ongizatearen ikuspuntutik zein hornidura behar diren zehazten ditu, eta urbanizaezina den lurzoruari zein erabilera eman ahal zaizkion zehazten ditu, betiere lurzoru horiek babestuak egoteko asmoz

Akats zuzenketa

Plan partzialak

Hirigintza planeamenduko tresna bat da eta Plan Orokorrak lurzoru urbanizagarri modura zehazturiko sektore jakin bat xehe-xehe antolatzea du xedea

 

Plan Bereziak

Bi esparru-mota har ditzakete antolamendua egiteko: batetik, udalerri osoa edo udalerriaren zati bat, lurzoru-mota bat edo gehiago hartuta, eta bestetik, plangintza orokorrak definitutako edo plan bereziak berak bere xedearekin bat etorriz zehaztutako esparru edo area jakin bat

 

Xehetasun azterketak

Antolamendu xehatuaren zehaztapenak edozein lurzoru-motatan osatzeko edo egokitzeko dira xehetasun-azterketak. Gauza hauetara mugatuko dira:

  • Sestrak eta lerrokadurak adieraztea, zuzentzea edo osatzea
  • Bolumenak ordenatu
  • Antolamendu xehatuan jasotako urbanizatze-lanen, eraikuntzen, instalazioen eta gainerako obra eta hiri-elementu osagarrien alderdi eta ezaugarri estético eta konpositibo batzuk arautzea

 

Hiritartze Jarduketa Programa

Hiritartze Jarduketa Programa hirigintza-egikaritzearen tresna bat da. Horren xedea, hiri-lurzoru finkatugabean (urbanizatu gabeko lursailak) eta lurzoru urbanizagarri sektorekatuan egin beharreko jarduketa integratuen garapena eta egikaritzea faseetan arautzea eta antolatzea

 

Urbanizazio Proiektua

Urbanizazio-obren xehetasun teknikoak zehazten dituzten obra-proiektuak dira