INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEA
INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEA
TAUPADA: Andoainen emakumeen autonomia sustatzeko laguntza zerbitzua
Andoainen gertatutako indarkeria matxista kasuen aurrean eman beharreko erantzun instituzionala
Indarkeriari aurre egiteko baliabideak: Atentzioa eta Erreparaziorako Andoaingo Protokoloa

Zer da?
Andoainen, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen artatzeko eta indarkeria kasuen detekzioa hobetzeko, erakundeen arteko koordinaziorako mekanismoak jarri dira eta erreparazio neurriak hartzeko irizpideak ezarri dira.
Zer egiten dugu?
Indarkeria matxistari aurre egiteko udal zerbitzuak koordinatzen ditugu.
Indarkeria matxista pairatzen baduzu, orientazioa eta informazioa ematen dizkizugu.
Erreparazio neurrien inguruko aholkularitza ematen dugu.
Eragile, talde edo entitateei formakuntza eta aholkularitza ematen diegu
Hemen ikusi ahal dituzu Andoaingo Protokolo interinstituzionala eta Akordio politikoa
Andoaingo Protokoloa Eusk 2019
Akordio politikoa Andoain 2019
Informazio gehiago:
Emakumeen aurkako Indarkeria sexistaren biktimentzako Telefono bidezko 24 oduko doako Arreta Zerbitzua. 900 840 111
Baliabideen eta zerbitzuen gidaliburua (Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila).Sakatu hemen
Indarkeria Matxistarik gabeko Jaiak

Zer da?
Andoaingo Jaiek pertsona guztien gozamenerako espazio eta denbora askeak izan behar dutela uste dugu, eta horri begira, eraso sexisteei aurre egiteko Protokoloa eta sentsibilizazio kanpaina jarri dugu abian.
Zer egiten dugu?
Jai eremuetan, txosnagunetan eta tabernetan eraso sexisten kontrako euskarriak banatzen ditugu. Honetaz gain, jaietan inplikatutako eragileekin erantzuteko protokoloa landu dugu.









