 | Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskaintzen duten zerbitzu honek eginkizun hauek ditu: - Pertsonei eta familiei hauen berri ematea:
- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazioak: beharrak, erantzuten dieten egoerak, nori zuzenduta dauden, baldintzak, etab.
- Beren eskubideak eta betebeharrak, beharren balorazioa, diagnostiko soziala eta arreta pertsonalizatuko plana (APP) izateko eskubidearekin.
- Prestazioen kostuak eta onurak.
- Gaitasunen, pertsonen eta haien testuinguruaren balorazioa egitea, eta diagnostiko soziala egitea pertsona, familia interesdunak eta haien laguntza-sarea kontuan hartuta.
- Prestaziora eta zerbitzura orientatzea.
- Udal-esparruko zerbitzuak izapidetzea eta kudeatzea, bai eta foru edo autonomia eskumenekoak ere.
- Beste profesional batekin eta beste sistema batekin koordinatzea, hala nola hezkuntzarekin, osasunarekin eta justiziarekin.
Gizarte langileak udal langileak dira. |