Karobiak_Main

Ondare Historiko eta Artistikoa

Monumento Megalitikoak Buruntzako S.Martin eliza Dorretxeak Eraikinak Eskulturak-Muralak Argazki zaharrak

 

Karobiak

Karobia baserriari eratxitako eraikina da, kare bizia egiten zen labea da kareharria eta egurra bata bestearen ondoren gaineratuz. Behekaldetik sua pizten zitzaion eta egurra bota behar zitzaion zenbait egunez. Andoaingo auzune guztietan zeuden karobiak eta lortzen zuten kareak erabilera desberdinak zituen: lurraren ongarri gisa, ikuiluen desinfektatzea edo etxeetako hormak zuritzeko. Labe hauetan kareharria erretzen zen argoma, txilarra eta mendian jasotako beste zuhaixkak erabiliaz erregai moduan, honela karea lortzeko. Lan hau burutu ahal izateko familia baten baino gehiagoren laguntza behar izaten zen, horregatik, kasu askotan, karobiak auzo-lanean egiten ziren, eta horregatik zeuden herri bideen ondoan kokatuak

Lortutako karea bizilagunen artean banatzen zen guztientzat proportzio berean. Horretarako balantza batean pisatzen zen, alde batean harri bat jartzen zen eta bestean karez beteriko saski bat. Oso ohikoa zen auzolanean egindako lanak amaitutakoan festa bat antolatzea

Gaur egun erabilerarik ez duten karobiak ahaztu ez ditzagun, Burdina taldea berreskuratzen eta mantenu lanetan ari da. Sorabilla auzoan lau karobi txukundu eta jendearentzat erakusgai jarri dira: Bordatxuri, Erramueta, Erdoizta eta Bazkardo txiki. Andoaingo ondare kulturalaren parte dira, lehen egiten ziren lanbide eta artisau lanen erakusle, eta beraz, udalak Burdina taldeak egindako lana osatu du karobi bakoitzaren sarreran informazio panel batzuk jarriaz bertara hurbiltzen den edonork ikus ditzan, eta karobi bakoitzari buruzko informazioaz gain, Sorabillan mapa bat ezarri da, bertan karobiak seinalatzen dituen ibilbide bat dator, hura jarraituaz, karobiak ikusteaz gain ibilbide atsegin batez disfruta daitekeelarik