Kiub_Omic_Main

Konsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa

 

Zerbitzuaren Arduraduna: Olatz Barandiaran

Helbidea: Anbrosia Olabide Giz. Zerbitzuetako zentrua Pio Baroja Kalea 1B-3º

Tf.: 943 304 343 e-posta:kiub-omic@andoain.eus

Arreta orduak: Astelehenetik ostiralera 10.00tik 13.00etara.

ONLINE KONTSULTA ONLINE ERREKLAMAZIOA 

 

Helburuak

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa Udalak Andoaingo biztanleei eskaintzen dien doako zerbitzu bat da. Bere helburuak honakoak dira:

  • Informatzea eta jakinaraztea nola defendatu ditzaketen dituzten eskubideak eta betebeharrak
  • Kontsumitzaileen erreklamazioak jasotzea
  • Kontsumoari dagozkion gaiei buruz, heztea eta prestatzea
 

Eskaintzen dituen zerbitzuak

  • Kontsultak eta informazio eskaerak aztertzea
  • Erreklamazioen azterketa eta tramitazioa
  • Arazoa konpontzeko aldeen arteko bitartekaritza
  • Produktu eta zerbitzuen konparaketa analisiak
  • Arbitraje prozedurei hasiera ematea kontsumitzaileek eskatuta
  • Kontsumitzaileei informazio eta orientazio materiala argitaratzea
  • Kontsumoari buruzko hitzaldi informatibo eta formatiboak antolatzea
 

Zein dira kontsumitzaileak

Azken hartzaile izanik, ondasunak, produktuak edo zerbitzuak erosten, erabiltzen edo baliatzen dituzten pertsonak, beti ere hornitzailea empresa profesional bat izanik. Adibidea: Kontsumitzailea da gosaltzeko botila bat esne erosten duena. Erabiltzailea da lanera joateko garraio publikoa erabiltzen duena

 

Zein ez dira kontsumitzaileak

Beren produktuak, ondasunak eta zerbitzuak produkzioko, merkaturatzeko edo zerbitzuak emateko prozesu batean biltzen dituzten pertsonak, integrazio horrek zuzeneko etekin bat ez badakar ere. Adibidea: Ez da kontsumitzailea esnea erosten duena pastelak egiteko eta ondoren bere gozodendan saltzeko. Ez da erabiltzailea bere salgaiak garraiatzeko trena erabiltzen duen empresa