Kontsultak_Ordainketak_Internetez_Main

Kontsulta eta ordainketa internet bidez

Zerga -Tasen Ordainketa Epeak Non eta nola ordaindu Ordenantza Fiskalak Salbuespenak eta Hobariak

 

Hortarako beharrezkoak dituzu:

  1. Sinadura elektronikoa duen txartel bat: IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT, DNI-e….
  2. B@kQ, Izenpek emandako identifikazio elektronikoko bitartekoa.

Eman beharreko urratsak

  1. Sartu udal web-orriko Zerbitzu Telematikoak atalean.
  2. Sakatu Tasak, Zergak eta Isunak botoiaren gainean.
  3. Irekitako menuan, hautatu behar duzun aukera.
  4. Online tramitazioa hasteko, aurretik, identifikatu beharko zara sinadura digitala duen txartelaren bidez edo gako-pasahitz bat erabiliz edo B@kQ bitartez.

 

Zer egin dezaket?

Tasa, Zerga eta Isunak kontsultatu.

Udalaren web-orriko Zerbitzu Telematikoak atalean sartuz honako informazioa eskura dezakezu:

1.- Zure izenean dauden tasa eta zergak kontsultatu: ur eta zabor tasak edo ibilgailu eta etxebizitza zergak ikus ditzakezu, indarrean egon edo ez, eta horien alta datak eta, hala balegokie, baja datak.

2.- Ordainagiriak kontsultatu eta inprimatu:

2.1.- Ordaindu gabe dauden erreziboak: pantailan azalduko dira hasieran, nahiz eta helbideratuak egon, borondatezko epearen bukaeran egiten baita kargua. Xehetasunak ikus ditzakezu, baina ezin da ordainagiria deskargatu eta inprimatu. Dena den, jada jaso baduzu banketxeak bidalitako ordainagiria, bertan jasotzen diren banketxeko erreferentzia eta gakoarekin inprimatu dezakezu webgune honetan.

http://dokumentuak.gipuzkoa.net

Hau ondo datorkizu, zeren banketxeek etxera bidaltzen dizkiguten ordainagiriek ez dute azalpen gehiegirik ematen kobratzen ari zaigunari buruz. Udaletxera deitu edo etorri beharrean, hemendik ikus ditzakezu ordainagirien xehetasunak, hau da: kontzeptua, tarifa, ur irakurketak eta kontsumoa...

* Ez da inolako gako edo pasahitz pertsonalik behar, banketxeak bidaliko dizun ordainagirian iritsiko baitzaizkizu beharrezkoak diren datuak.

2.2.- Ordaindutako erreziboak: bilaketa egin dezakezu kontzeptu eta urteen arabera. Bilaketa eginik deskargatu dezakezu nahi duzun tasa edo zergaren erreziboa: ibilgailu zergaren ordainagiria, adibidez.

3.- Trafiko isunak: kontsulta dezakezu ere udalerrian egindako trafiko arauhauste baten ondorioz isunik ba al daukazun.

 

Tasa, Zerga eta Isunak ordaindu

Azkenik, udalaren web-orriko Zerbitzu Telematikoak atalaren bitartez erreziboak ordaindu ahal izango dituzu. Ordaindu gabeko tasa, zerga edo isunik bazenu, pagatu dezakezu segurtasun baldintza guztiak betetzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidearen bitartez. Aukeratu ordaindu nahi duzun tasa, zerga edo isuna eta jarraitu argibideak.

*Oharra: erreziboa helbideratuta badago, Pasabidean sartzeko aukerarik ez dizu emango aplikazioak.

 

Beste zenbait ohar interesgarri

  • Zerbitzu Telematikoak aplikazioak, Gipuzkoako beste udal batera joan (goian eta eskuinean) aukeraren bitartez, probintziako beste udal batean izan ditzakezun ordainagiriak kontsultatu eta ordaintzeko aukera ematen dizu, beti ere udal horrek zerbitzu hori eskainiko balu.
  • Zalantzak argitzeko, harremanetan jar zaitezke Diruzaintza-Zergabilketa lansaileko langileekin 943 300 827 telefonoan edo zergabilketa@andoain.eus helbidean.