Kultura_Kirolak_Main
Kultura eta Kirolak
Dirulaguntzak Euskarako Zerbitzua Gizarte Zerbitzuak
1.- Inauterietako konpartsei zuzendutako laguntzak
Inauteritako desfilean parte hartzeko eskaera (Inauterietako larunbatean). Parte hartzaileek udalaren dirulaguntza bat jasotzeko eskubidea izango dute. Ez da zenbatekorik zehazten, baina bai irizpideak (partaide kopurua, megafonia, karroza...) eta horien arabera emango dira puntuazioak eta laguntzak
2.- Andoaingo kultur elkarteei zuzenduak
Udalerrian kultura sustatzeko lan egiten duten elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzak. Martxoaren erdialdera amaitzen da eskaerak aurkezteko epea eta urte amaieran aurrera eramandako jarduerak azaltzen dituen txostena eta sarreren-gastuen likidazioaren agiriak aurkeztuko dira. Ordainketa bi zatitan egingo da: %60 aurretik eta gainontzeko %40a gastuen likidazioa aurkeztu ondoren (abenduak 1 baino lehenago)
3.- Auzoetako festak antolatzeko jai batzordeei zuzenduak
Jai batzorde antolatzaile bakoitzari kopuru finko eta gehienezko bat emango dio, zeina urtero erabakitzen duen Tokiko Gobernu Batzarrak. Batzorde antolatzaile bakoitzari emango zaion diru-laguntza osoaren %60 aurreratuko zaio eta gainerako %40 udal materialaren lagapenaren, eta udal arau eta ordenantzak betetzeko fidantza gisa utziko da. Jaiak amaitu ondoren eta gastuak egiaztatzen dituzten fakturak aurkezturik, geratzen den %40 ordainduko zaie
4.- Udalerriko Kirol elkarteei zuzenduak.
Andoaingo kirol talde edota elkarte egiturak garatu eta finkatzeko eta bere urteroko jarduera arruntak bultzatzeko dirulaguntzak. Kirol taldeen jarduera arruntak laguntzeko Patronatuaren aurrkontuko dirulaguntza partidaren %75 bideratuko da (Gainontzeko %25a aparteko ekintzetarako izango da) eta araudian jasotzen dirren baremoak aplikatzearen ondorioz lortutako puntuazioaren arabera banatuko da
5.- Kirol elkarteei zuzenduak aparteko jarduerak antolatzeko.
Andoaingo kirol talde, edota elkarte, zein beste erakunde pribatuek udalerrian antola ditzaketen aparteko zein izaera bereziko kirol jarduerei zuzendutako dirulaguntzak. . Kirol taldeen ezohiko jarduerak laguntzeko Patronatuaren aurrkeontuko dirulaguntza partidaren %25 bideratuko da