Gazteria_Botoiak

Gazte lokala

Ludoteka

Treba Gurasoak

Goazen Jolastera - Leitzaran abentura

Leitzaran abentura

LEITZARAN ABENTURA 2026

 

Informazioa

 

ZER DA?

Leitzaran bailaren barrena, naturan eskaintzen diren udaleku irekiak dira. Parte-hartzaileek hainbat jarduera egingo dituzte, beti ere, abentura, ingurumen sentsibilizazioa eta mugikortasun iraunkorra oinarritzat hartuta; hala nola, bizikleta ibilaldiak, ferrata bidea, orientazioa, kayaka-Padel up, arku-tiroa eta plogging. Horiek guztiak aisialdi giroan garatzen dira, Leitzaran bailara eta inguruak ezagutuz.

 

NOIZ?

Lehenengo txanda: ekainaren 29etik uztailaren 10ra.

Bigarren txanda: uztailaren 13tik 24ra.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:00etara.

 

NORENTZAT?

2010-2015 bitartean jaiotako nerabeak (biak barne). Txanda bakoitzeko: 36 nerabe, guztira 72. Txanda bakoitzean 4 talde, talde bakoitza 9 nerabe + hezitzaile batez osatuak.

Lehentasunezko onarpen irizpideak:

- Andoaingo udalerrian erroldatutako haurrek izango dute.

- Ahalik eta nerabe gehien artatze arren, lehentasuna izango dute aurreko txandan parte hartu ez dutenak.

- Gainontzekoak: Zozketa.

 

IZEN EMATEA

NON: On line bidez. Andoaingo udalaren webgunean www.andoain.eus

NOIZ: maiatzaren 4etik 22ra bitartean (biak barne).

Izen emateak egiteko Google Forms dokumentua bete.

Oharra: Epez kanpoko izen-emateak itxaron zerrendan sartuko dira.

 

PREZIOA

Kuota arrunta: 86 €

Bi anai-arreba edo gehiagok txanda berean izena ematean: 69 €.

 

PLAZEN ZOZKETA

Maiatzaren 27an, 13:00etan, Udaletxeko Pleno aretoan.

Streaming bidez jarraitu ahal izango da Andoaingo Udalaren Youtube kanalean.

Behin behineko zerrenda: Ekainaren 1an.

Behin betiko zerrenda: Ekainaren 4an.

 

ONARTUEK AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Gurasoetariko baten NAren fotokopia.

- Osasun txartelaren fotokopia.

- Egindako ordainketaren agiria, beti ere nerabearen izen-abizenekin.

KUTXABANK ES38-2095-5022-18-1060735676
LABORAL KUTXA ES78-3035-0026-25-0260900009

 

* Dokumentazioa ekainak 8tik 17ra (biak barne) aurkeztu beharko da.

 

INFORMAZIO BILERA GURASOEKIN

Familiekin bilera informatiboa: Ekainak 17, asteazkena, Andoaingo Gazte Lokalean, 18:00etan (elebidun).

INFORMAZIOA: Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Gazteria lansaila. Tfnoa.: 943304221 Email: leitzaranabentura@andoain.eus

 

DEUSEZTAPENAK EDO ITZULKETAK

 

Izena emateko epea amaitu ondoren, matrikularen dirua ez da itzuliko, jarraian azaldutako egoera horietako bat gertatzen ez bada behintzat. Horretarako, idatzizko eskaera eta dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

1. Egoitza-aldaketa

2. Gaixotasun edo istripu larria