LB_Nola_Iritsi_Main
Nola iritsi? Non utzi autoa?
Hiru aukera Leitzarango bailarara oinez, bizikletaz edo autoz joateko. Oharra: Otieta parketik aurrera debekatuta dago autoz ibiltzea
Leitzaran eta Oria elkartzen diren lekuan
Otieta parkera iritsiko gara
Oinez:Trenbide azpitik doan errepidea (GI-3091) hartu, Olagain auzunean kanaleko bidea hartu eta argindar zentral baterako ura zeraman kanalaren barrutik (Lizarkolako kanala) doan 2 kilometroko ibilbide zoragarri bat jarraituz, Otietara iritsiko zara
Kotxez:Trenbide azpitik doan errepidea (GI-3091) jarraitu eta, 2 kilometrora, Otietara iritsiko zara. Bertan utz dezakezu autoa eta bidea jarraitu oinez edo bizikletaz
Goikoplazan
Goikoplazan daude Andoaingo udala eta San Martin eliza
Elizaren aurrean gora doan La Salle Etorbideko ezkerraldean altxatzen da Urigain etxea. Bertan dago Andoaingo udalaren turismo informaziorako gunea (goizetan bakarrik irekia), eta ondo-ondotik hartu dezakegu Leitzaranera daraman bidea (Plazaola-Leitzaran bide berdea)
Renfeko tren geltokiaren inguruan
Bertan zegoen Plazaolako trenaren Andoaingo geltokia. Oraindik ikus daiteke garai bateko bidaiariek trena itxaroteko erabiltzen zuten nasa
Geltokia zenaren aurrean altxatzen da, Plazaolako geltokia irudikatuz Eduardo Arreseigorrek egindako Eguzki-trena eskultura-markesina
Eguzki-Trena: artelana interpretatzen