Leizarango Bailara botoiak
Leizarango_Bailara_Main
Leizarango Bailara
Nola Iritsi Plano orokorra Ibilbideak Arrantza Biotopoaren araudia Estekak
Biztanlerik gabeko bailara, bakarra Gipuzkoan Gailurretan monumentu megalitiko apartak daude. Mendi-hegalak egun ahaztuta dauden meatzeek zulatu zituzten. Bertako erretenek errotak, burdinolak eta zentral hidroelektrikoak –oraindik ere bai– mugitu zituzten. Tren batek, Plazaolako trenak, zeharkatu zuen iparraldetik hegoaldera. Leitzarango bailara eta bailara zeharkatzen duen Leitzaran ibaia, bere ur garbiekin eta ibaiertzeko baso zainduekin, Biotopo Babestu izendatu dira, barruan gordetzen duten ondare kulturala babesteko, eta beren distira naturala berreskuratzeko