Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
Mailegua: Aleak eta epeak
- Bazkide txartela aurkeztu mailegu zerbitzua erabili dezakezu.
- Aldi berean eraman daitezken dokumentu kopurua hauxe da: Andoaingo udal liburutegian 3 liburu (21 egun), 2 aldizkari (7 egun) eta 3 ikusentzunezko (DVD, CD, CD-ROM) (7 egun). Sareko beste liburutegietan , beste 5 liburu eta 5 ikusentzunezko gehiago.
- Ez ahaztu maileguan hartutako dokumentuak harreran dagoen liburuzainari itzuli behar dizkiozula, eta orduz kanpo etorriz gero atari ondoko buzoian sartu.
- Mailegu-aldia amaitu aurretik egiten dira epe luzapenak, beti ere erreserbatuta ez badago.
- Isunak: Dokumentuak itzultzeko epeak betetzen ez badituzu atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzeko egun bateko zigorra izango duzu.
- Dokumenturen bat galdu edo hondatuz gero, berria erostea eskatuko zaizu, gehienez ere hilabeteko epean.