Next funtsak

BERRESKURATZE, ERALDAKETA ETA ERRESILIENTZIA PLANA. Next Generation funtsen eta BEEP-aren informazioa.

Europako Kontseiluak, COVID-19aren pandemiak sortutako egoera ekonomikoaren ondorioz, NEXT Generation EU plana sortu zuen 2020ko uztailaren 21ean. 750. 000 milioi euro itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetara bideratzea onartu zuen Kontseiluak. Diru kopuru horren helburua zen Europako Batasunaren barrena pandemiaren ondorioz sortutako kalte ekonomiko eta sozialak arintzea.
Diru laguntza horien banaketa Europako Batasuneko estatuen bidez egin zen, eta Espainiari 140.000 milioi euro egokitu zizkioten 2026ra arte. Trasnferentzia eta mailegu gisa jasoko duen kopuru ekonomikoa hobeto koordinatzeko,
 Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziaren Plana  (PRTR) sortu zen estatuan.
Plana zeharkako lau ardatzen gainean egin da: trantsizio ekologikoa, transformazio digitala, lurralde- eta gizarte-kohesioa, eta genero-berdintasuna. Horiek guztiak kontuan hartu behar dira politika guztiak diseinatzeko orduan. Lau horiek gauzatzeko 
10 palanka-politika eta 31 osagai definitu dira. Hain zuzen ere, horiek dira NEXT Generation EU programaren dirulaguntzak emateko irizpideak ezartzeko erabili diren errefentziak.
Next Generation dirulaguntzen baldintzen artean zenbait betebehar zituzten erakunde jasotzaileek. Hala nola, iruzurraren aurkako plan baten idazketa eta Iruzurra Kontrolatzeko Batzordearen sorrera.

Iruzurraren aurkako neurrien plana

Iruzurrari, ustelkeriari eta interes gatazkei aurre egiteko, beharrezkoa da Udalak neurrien plan bat izatea. Horrenbestez, plan honen xedea da iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako borrokan jokabide arauak definitzea.

Planaren helburua da Udalak iruzurrarekiko, ustelkeriarekiko eta interes gatazkekiko duen zero tolerantzia islatzea, prebentziorako, detekziorako eta kudeaketa goiztiarrerako prozedurak arautuz eta erabakiak hartzerakoan benetako kultura etikoa sustatuz.

Era berean, Plan honek argi eta garbi erakusten du Udaleko gobernu organoaren konpromisoa eta babesa, modu batean edo bestean sustatzen, kudeatzen edo parte hartzen duen jarduera guztietan planaren betetze kultura bat bultzatzeko.

Plan honen esparruan, edozein modu edo lotura juridiko edo instituzionalen pean, Udalean edo Udalarentzat zerbitzuak ematen dituzten pertsona guztiek zintzotasunez eta gardentasunez jokatu behar dute beren eginkizunak eta zereginak bete eta garatzeko orduan, iruzurtzat, ustelkeriatzat edo interes gatazkatzat har daitezkeen jokabideak saihestuz eta jazarriz, bai sektore publikoan bai pribatuan.

Era berean, eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plan bat (BEEP) egituratzen baita agindu horren bidez, Udalak iruzurraren aurkako neurrien plana egingo du. Haren bidez egiaztatu eta adierazi beharko du, dagokion jarduera eremuan, BEEPtik etorritako funtsak aplikagarri diren arauen arabera erabili direla, bereziki iruzurraren, ustelkeriaren eta interes gatazken prebentzioari, detekzioari eta zuzenketari dagokienez.

Esteka honetan Andoaingo Udalak onartutako plana kontsulta daiteke.

Iruzurra Kontrolatzeko Batzordea

Plan honetan jasotako neurriak behar bezala aplikatuko direla ziurtatzeko, Iruzurra Kontrolatzeko Batzordea eratzen da, trebakuntza berezia duten bertako langileek osatua. Iruzurra Kontrolatzeko Batzordea honako hauek osatuko dute:

- Udal idazkaria.

- Udaleko kontu‐hartzailea.

- Langileriako eta Prebentzioko Administrazio Orokorreko Teknikaria.

- Kontratazioko eta Ondareko Administrazio Orokorreko Teknikaria.  

- Hirigintza eta Zerbitzuetako Administrazio Orokorreko Teknikaria.

Alkatetzaren ebazpen bidez arautu ahal izango dira funtzionamenduari buruzko arauak.  


SUSPERTZE, TRANSFORMAZIO ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN FINANTZATUTAKO ANDOAINGO UDALAREN PROIEKTUEI BURUZKO INFORMAZIOA (EUROPAR BATASUNAREN FINANTZAKETA, NEXTGENERATION FUNTSAK)

JARDUERA:
ANDOAINGO LIBURUTEGIRAKO PAPEREZKO LIBURUAK EROSTEA
KODEA:
C24.I02.P04.S10.PROVISIONAL.S67
PROIEKTUA: C24.I02.P04.S10 - COMPRA DE LIBROS EN PAPEL. PAIS VASCO.
ZENBATEKOA:
3.580,00 euro.

JARDUERA:
IMPULSO A LAS ENERGÍAS RENOVABLES PAÍS VASCO - AYUNTAMIENTO DE ANDOAIN. Andoaingo Ondarreta ikastetxeko galdara aldatzeko proiektua.
KODEA:
C07.I01.P01.S04.SI01. PROVISIONAL.S65
PROIEKTUA:
C07.I01.P01.S04.SI01 - Ejecución EVE gestión de fondos PRTR programas de incentivos del RD 477 y RD1124
ZENBATEKOA:
146.335,00 euro.
FINANTZAKETA KUDEATZEN DUEN MINISTERIOA: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa

JARDUERA:
PROGRAMA MOVES [PAÍS VASCO] - [AYUNTAMIENTO DE ANDOAIN]. Zerbitzu Sailerako ibilgailu elektrikoa erostea eta zaharra txatar bihurtzea.

KODEA: C01.I02.P03.S11.SI01. PROVISIONAL.S48
PROIEKTUA:
C01.I02.P03.S11.SI01 - Ejecución EVE gestión de fondos PRTR programa MOVES
ZENBATEKOA:9.000,00 euro.
FINANTZAKETA KUDEATZEN DUEN MINISTERIOA: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa

 

JARDUERA: PROGRAMA MOVES [PAÍS VASCO] - [AYUNTAMIENTO DE ANDOAIN]. Ibilgailu elektrikoa erostea

KODEA: C01.I02.P03.S11.SI01. PROVISIONAL.S48

PROIEKTUA: C01.I02.P03.S11.SI01 - Ejecución EVE gestión de fondos PRTR programa MOVES

ZENBATEKOA:9.000,00 euro.

FINANTZAKETA KUDEATZEN DUEN MINISTERIOA: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa

JARDUERA: ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN LEHEN LANBIDE-ESPERIENTZIA IZATEKO PROGRAMA FINANTZATZEKO LAGUNTZAK, EUROPAR BATASUNAREN NEXTGENERATIONEU (LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUA) FUNTSAK FINANTZATUTAKO SUSPERTZE, TRANSFORMAZIO ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN
KODEA:
Espedientea 2022/PEX/000058
ZENBATEKOA:
96.326,76 euro.
FINANTZAKETA KUDEATZEN DUEN MINISTERIOA: Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioa.

JARDUERA: ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN LEHEN LANBIDE-ESPERIENTZIA IZATEKO PROGRAMA FINANTZATZEKO LAGUNTZAK, EUROPAR BATASUNAREN NEXTGENERATIONEU (LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUA) FUNTSAK FINANTZATUTAKO SUSPERTZE, TRANSFORMAZIO ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN
KODEA:
Espedientea 2023/PEX/000091
ZENBATEKOA:
192.653,40 euro
FINANTZAKETA KUDEATZEN DUEN MINISTERIOA: Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioa.