Nola_Identifikatu_Main
Nola identifikatu?
Zer dira Udal Errolda Tasak, Zergak eta Isunak Sarrera Erreg. Eskaerak
Zer behar duzu erabiltzeko
- Sinadura elektronikoa duen txartel bat (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT, DNI-e…) eta txartel irakurgailu bat.
- B@kQ, Izenpek emandako identifikazio elektronikoko bitartekoa.
1.- B@kQ - Izenperen sinadura elektronikoa
Pertsona fisikoen identifikaziorako bitartzeko bat da, horiek autentifikatu eta elektronikoki sinatzeko.
Non eskatu?
- ATARIA -Herritarren Arrta Zerbitzura hurbildu behar duzu zere Nortasun agiriarekin: indarrean dagoen NAN, AIZ edo pasaportea.
- Zure udaletzeko KZgunean edo Osasun Zentroan ere eskura dezakezu.
- Ziurtagiri elektroniko bat bazenu, online ere eska dezakezu.
2.- Ziurtagiri digitalak
IZENPEren Herritarren Txartela
Ziurtagiri kalifikatuaren lege izena duen sanadura elektronikorako ziurtagiria da. Telematikoki harremanetan jartzeko aukera emango dizu administrazioekin (tokikoekin, forukoekin, autonomiakoekin eta Estatukoekin) eta geri eta erakunde gehiagorekin.
- Balioa: 4 urte
- NAN: San Bartolome 28, San Sebastián
- Kostua: 10,25€
- Hitzordua
NAN elektronikoa
NANarekin batera ausazko PIN bat entregatzen zaigu herritarroi gutunazal itxi formatoan. PINa da pasahitz pertsonala, eta hori txipean doan mikroprozesadoreak egiaztatu ondoren, NAN elektronikoak eskaintzen dituen aukerak erabil ditzakegu.
- Balioa: NANaren berdina
- Kostua: Doan
- Hitzordua
IZENPEren Entitate txartela
Nortasun juridikoa duten edo ez duten erakundeentzako (enpresak, elkarteak…) sinadura elektronikorako ziurtagiria da. Eskatzaileak erakundearen ordezkaritza legala beharko du izan.
- Balioa: 4 urte
- NAN: San Bartolome 28, San Sebastián
- Kostua: 92,48€
- Hitzordua
Bestelako ziurtagiriak: Camerfirma edo Certificado de la Fábrica Nacional de Moneda y Timbre – FNMT