Non gaude?
Agenda 21 ¿Zer da Tokiko Agenda 21? Jarduerak
Andoaingo egoera erakusten zuen diagnostikoa bukatu ondoren, 2006ko martxoan, osoko Udalbatzak Udalerriko Ekintza Plana onartu zuen; hots, datozen urteotan ezarri beharreko hobekuntza planak biltzen dituen dokumentua onetsi egin zen. Bertan, iraunkortasunaren helburu nagusiak definitzen dira eta ekintzak, aurrekontuak eta horiek aurrera eramateko nahitaez parte hartu behar duten agenteak definitzen dira
4 urtetan garatzeko sortu zen Plan hau. Epe hori igarota, 2010ean bere ezarpena aztertu ondoren, eta metodologia berbera aplikatuz (diagnostikoa-parte hartzea) plan berri bat diseinatu zen: Andoaingo Iraunkortasunerako Ekintza Plana 2012-2020. Udalbatzak Plan hau ere onartu zuen.
Oso modu laburrean bada ere, hona hemen Ekintza Planean islatutako lerro estrategiko nagusiak
PDF: Andoaingo Iraunkortasunerako Ekintza Plana. (2012-2020)
Udalsarea
UDALSAREA 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea da, eta hiru lurralde historikoetako udalerriak, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak —IHOBE Sozietate Publikoaren bidez—, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteak osatzen dute
Koordinazio- eta lankidetza-foroa izatea du helburu, tokiko ekintza-planak gauzatzea bultzatzeko eta Udalsarea 21eko udalerrietako Tokiko Agenda 21 dinamizatzeko
Tokiko ekintza-plan bat duten udalak dira protagonistak
Sare horretan daudenen artean Andoain da, 2005eko otsailean Ajuria Enean egindako ekitaldi formal baten ostean