Otieta_Parkea_Main

Otieta parkea

Andoaindik 2 kilometrora, Leitzarango sarbidea dago Otieta Parkean, non ezaugarri erakargarrienetako asko biltzen diren. Bertan ibaitik hurbil, errepide bat eta Plazaolako trenbide zaharra (gaur egun bide berdea) elkartzen dira. Parkea aisialdirako gune gisa egokitu dute. Bertan dago Leitzaran Bisitarien Etxea, bisitariei harrera egiteko etxea. Gainera, ingurune berean dago Unanibiko zubi magikoa, Sorginzubi ere deitzen diotena

Plazaola-Leitzaran bidean aurrera egin nahi badugu oinez edo bizikletaz jarraitu beharko dugu. Debekatuta dago autoz ibiltzea