plantilla24
Turismoa
Aramako Ibilbideak
Aramako biztanleok, auzolanean, sei ibilbide prestatu ditugu gure herriaren inguruan paseo politak eta lasaiak eman ahal izateko. Leku erakargarrienak nabarmendu ditugu, hainbat arrazoiren arabera: etnografikoa, kulturala, naturala edo bertatik ikus dezakegun panoramikagatik. Ibilbideetan zehar geldiunetxoa egitera gonbidatzen zaituztegu, eta aldi berean, zuen gustuko interesgune berriak deskubritzera.
Ibilbide horietan askotariko landaretza aurkituko duzue. Batetik, naturak basoaren barruan eskainitakoa: haritza, akazia, urkia, Iparraldeko haritza, pagoa, gaztainondoa, mahatsondo- hostoa, goroldioa, otea, txilarra, mihura... eta bestetik, baserrien inguruan gizakiak landatutakoa: sagarrondoa, mahastia, intxaurrondoa...
Gure lurraldeetan barrena hainbat animalia ere aurkituko dituzue, batzuk landak garbi eta txukun mantentzeko hain beharrezkoak direnak: behorrak, ardiak, behiak... eta beste batzuk, berriz, basoaren isiltasunean lasai bizi direnak: basurdea, azeria, katagorria, orkatza...
Ibilbide hauen fitxak ikusi edo imprimitu, zuen GPSarentzako artxiboa gorde, Google Earth-en hegalaldi bat egin edota wikiloc.com web orrian argitaratutakoa ikustea gonbidatzen zaituztegu gure gune honetatik.
Txirribisoto
Artsuaga
Muñotako aska
Txaragaña
San Juan Itturri
Navigation Menu
-
Dokumentuak-Plantillak
- Lan Eskaintza Plantilla
- Plantilla1
- Plantilla2
- Plantilla3
- Plantilla4
- Plantilla5
- Plantilla6
- Plantilla7
- Plantilla8
- Plantilla9
- Plantilla11
- Plantilla13
- Plantilla14
- Plantilla15
- Plantilla16
- Plantilla17
- Plantilla18
- Plantilla19
- Plantilla20
- Plantilla21
- Plantilla22
- plantilla23
- plantilla24
- plantilla25
- plantilla26
- Plantilla27
- Plantilla28