Plazaola-Leitzaran bide berdea
Plazaola-Leitzaran bide berdea (Andoain – Leitza)
Plazaolako trenbide zaharraren trazatua aprobetxatuz, Leitzarango bailaran barrena doa Plazaola-Leitzaran bide berdea. Bide berdetik bailararen zati txiki bat besterik ez da ikusten, baina nahikoa da bailarak bere barruan biltzen dituen altxorrak irudikatzeko: historiaurreko monumentuak, artzaintza, ikaztegiak, meatzeak, burdinolak, errotak...
Hasiera-Amaiera: Andoain-Leitza
Bitartea: 25 km. (oinez 5-6 ordu eta bizikletan 2-2,30 ordu)
Malda: 442 m. (dena den, aldapa gutxi, ia laua da).
Arretaz gidatu: Kontuz kamioiekin
Bestelakoak: 34 tunel daude. Ez dute argirik edo eskasa da. Linterna eta txirrina eramatea gomendatzen da
Plazaola-Leitzaran bide berdea Leitzaran bailarako zatian Leitzan amaitzen da. Dena den, aurrera egiten du beste 25 kilometrotan Larraun bailaran barrena, Huitzi, Lekunberri eta Latasa herri nafarrak zeharkatuz