Salbuespenak_Hobariak_Main
Salbuespenak eta Hobariak
Zerga -Tasen Ordainketa Epeak Non eta nola ordaindu Kontsultak eta Ordainketa internetez Ordenantza Fiskalak
Ur hornidura eta zaborraren bilketagatiko tasen ordainketarako salbuespena
Andoaingo familia unitateek eska dezakete (Udal Erroldan zentsu-espediente berean azaltzen diren kide guztiak) baldin eta bere kideak Andoainen erroldaturik egon badira, gutxienez, azken urtean eta guztien diru-sarrera gordinak honako zenbatekoak gainditzen ez badituzte:
Kideak | Diru sarrerak |
---|---|
1 edo 2 | LGS x 1,50 |
3 edo 4 | LGS x 1,75 |
>=5 | LGS x 2,50 |
(*) LGS (Lanbidearteko Gutxieneko Soldata)
Oharra: Ohiko etxebizitzaz gain, familia unitateko kideek, batzordearen iritziz aintzakotzat hartu beharreko hiri izaerako edo landa izaerako beste ondasun baten jabe izanez gero, ez zaie salbuespena onartuko...
Ahalmen urriko pertsonentzako salbuespena Ibilgailuen gaineko zergan
Minusbalia duten pertsonek. %65eko minusbalia maila edo handiagoa duen pertsona bat, guraso ahala, tutoretza edo kuradoretza dela-eta, bere kargura duela egiaztatzen duen pertsonek eska dezakete. Ahalmen urria duten pertsonek gidatutako ibilgailuentzat edo ahalmen urria duten pertsonek, ez beste inork, erabiliko dituzten ibilgailuentzat. Ahalmen urriko pertsonen izenean matrikulatuta dauden ibilgailuentzat ere eska daiteke, Ibilgailuen Araudi Orokorreko II eranskineko A letran jasotzen diren kasuetan (abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretua)...
Familia ugariei dagozkien hobariak Ondasun Higiezinen gaineko zergan
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota osoaren ondorengo hobariak izango dituzte familia ugariko titular izan eta Andoaingo udalerrian erroldatuta daudenek:
a). Kategoria orokorreko familia ugariak:
3 seme-alaba arte -- 50%
4 seme-alabekin ---- 70%
b). Kategoria bereziko familia ugariak ---- 90%
Baldintzak:
- Familia ugariaren titular izatea eta Andoainen erroldatuta egotea
- Familia unitateko kide guztien ondasun higiezinen balio katastrala 150.000€ baino txikiagoa izatea. Hobaria familia unitatearen ohiko etxebizitzaren gainean aplikatuko da bakarrik
Oharra: Seme-alaba ezindu edo lanerako ezgaitasuna duen seme-alaba bakoitza bi bezala konputatuko da. Nolanahi ere, lansariak eskuratzen dituen semealaba oro ez da kontuan hartuko hobariaren ondorioetarako...
Ibilgailu historiko eta elektrikoentzako hobaria Ibilgailuen gaineko zergan
%100eko hobaria zergan, ibilgailu historiko edo 30 urtetik gorako antzinatasuna (fabrikazio egunetik kontatuta) duten eta ohiko lokomozio bitarteko gisa erabiltzen ez diren ibilgailuak dituzten andoaindarrentzat, %50ekoa ibilgailu elektrikoak dituztenentzat eta %25ekoa ibilgailu hibridoentzat.
Zalantzak argitzeko
Harremanetan jar zaitezke Errentak eta Ordainarazpenak lansaileko langileekin 943 300 826 telefonoan edo errentak@andoain.eus helbidean