Berdintasuna menua


Sexgunea

Zer da?

SEXGUNEA, profesional baten eskutik SEXUALITATEAREN INGURUKO aholkularitza zerbitzua da. Bertan, INFORMAZIOA, LAGUNTZA EDO BALIABIDEAK ESKURATUKO dituzu.

Zertarako?

Aholkularitza sexologikoa lagungarria izan daiteke honako hauetan sortutako zailtasunekin:

  • identitatea,
  • sexu-orientazioa, haren adierazpena eta sozializazioa,
  • gorputz-bizipena,
  • kitzikapena, baginako minak, erekzioa edo eiakulazioa,
  • gozamena, plazerrak eta orgasmoak
  • desirak, erakarpenak eta gustuak,
  • harremanak, noizbehinkakoak edo egonkorrak,
  • bakarka, bikoteak, polimaitasuna, ez-monogamiak...

Nori zuzendua?

Biztanle orori zuzenduta dago eta etor zaitezke BAKARRIK, BIKOTEAN edo TALDE TXIKIAN

Non?

Zerbitzua jasotzeko bide ezberdinak dituzu, erosoena egiten zaizuna aukeratu!

  • AURREZ AURRE, Extremadura kalean 5, behean.
  • ONLINE edo TELEFONOZ, deia edo whassapez.

Nola jarri harremanetan?

 697919516

 sexgunea.andoain@sexgune.eus

 @sexguneaandoain  

 Sexgunea Andoain