Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
PLAX! Sexu eta bikote aholkularitza
Gizon eta emakumeek, bakarka edo konpainian, sexu eta bikote zailtasunak izaten dituzte bizitzako garai desberdinetan.
Horiei irtenbideak emateko, jakin-minari erantzuteko eta genero estereotipoetan oinarritutako harreman sexualak gainditzeko, Andoaingo Udalak eskura jarri du aholkularitza gune profesionala, konfidentziala eta doakoa, osasun zentroen zerbitzu osagarri gisa.
Eska ezazu hitzordua!
Tel: 688 89 79 20
ANDOAIN Tratu Onen Erotismoarekin!
- Kontaktu intimorako modu berriak ezagutu. Errutinatik atera.
- Zeure gorputza ezagutu. Orgasmoak sentitzen ikasi.
- Jeloskortasunak sortutako gatazka egoerei aurre egin.
- Aldizkako eta zehaztu gabeko bikote harremanak kudeatu.
- Menopausiak sortutako aldaketa eta gogo berriei erantzuna eman.
- Zure klitoria zein beste batena gidatzeko baimena atera.
- Seme-alaben jaiotzaren ostean, esperientzia erotikoak indarberritu.
- Isurketa egoeretan kontrol gehiago lortu. Erekzio gaitasuna suspertu.
- Bikote eztabaidak gutxitu. Zauriak sendatu. Eta banaketa prozesuetan bidelaguntza jaso.
- Sarketa ezberdinetan plazera sentitzera iritsi.
- Lagundutako ugalketa egoeran oreka erotikoa aurkitu.
- Armairutik ateratzeko edota askatzeko laguntza lortu.
- Erakargarritasuna handitu eta bikote harreman bat hasteko gai izan.
- Gaixotasun larri batekin edo ondoren erotismoa berreskuratu.
- Seme-alaben sexu-hezkuntzarako irizpideak jaso.
- Sentitutako sexua koherentziaz bizitzeko aliantzak eta baliabideak lortu.
- Erotika eta harremanak on-line: txikienetatik helduenetara, kezkak argitu eta aukerak sortu.
Web Form
Web edukia bistaratu
