Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria
Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria Urigain etxea (beheko solairua) – La Salle et. 6 |
|
Ardura politikoa: Andoni Alvarez (Alkatea) Ardura teknikoa: Hilario Dorronsoro |
Telefonoa: 943 304 221 E-posta: tokigarapena@andoain.eus |
Eginkizunak
- Langabezia murriztea eta gizarteratzea sustatzea, udalerriko langabeei informazioa, orientazioa, prestakuntza eta laguntza emateko ekintzen bidez.
- Gazteen gaikuntza eta trebetasun sozio-pertsonalak ziurtatzea, enplegu kualifikatu eta kalitatezkoa lortzeko eta/edo hezkuntza-sistemara berriz lotzeko.
- Udalerrian jarduera sozioekonomikoa areagotzea, kultura ekintzailea sustatuz eta enpresa-jarduera eta proiektu berriak abian jartzen lagunduz.
- Udalerriko jarduera sozio-ekonomikoen lehiakortasun iraunkorra hobetzea.
- Eraldaketa digitala eta berrikuntza bultzatzea enpresen, gizartearen eta, oro har, herritarren artean, besteak beste GV-Kzgunearen informatika-gelako baliabideak erabiliz.
- Udalerriaren garapen sozioekonomikoa bultzatzea, lurraldeari balioa emanez eta turismoa sustatuz.
- Udalerriko haur eta nerabeentzako aisialdi hezigarri eta osasungarriko alternatibak diseinatzea; eta, haur, nerabe eta gazteen eskura jartzea haien gizarteratze aktiboa eta parte-hartzailea errazteko tresnak eta baliabideak, gure udalerriko gazte-politiken esku-hartzearen, koordinazioaren eta jarraipenaren bidez.
- Sinergiak eta helburu komunak garatzea beste eragile publiko eta/edo pribatu batzuekin, udalerri-, eskualde-, lurralde-, autonomia- eta estatu-eremuko garapen sozioekonomikoari dagokionez.
Zerbitzuak
- Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxea (OPUA)
- Enpresa-ekimen berriak abian jartzeko informazioa, prestakuntza eta aholkularitza espezializatua
- Informazioa, prestakuntza eta aholkularitza espezializatua, enpresen lehia-posizioa hobetzeko, enpresen modernizazioa eta berrikuntza sustatzeko eta, bereziki, trantsizio digitalaren eta energetikoaren aurrean laguntzeko
- Kzgunea internet eta teknologia berriak herritar guztiengana hurbiltzeko zerbitzua
- Merkataritza sustatu eta promozionatzeko zerbitzua
- Turismo baliabideak balorean jartzeko eta promozionatzeko zerbitzua. Baliabideak:
- Leitzaran Bisitarien Etxea
- Donejakue bideko Plazaolako aterpetxea
- Haur, nerabe eta gazteei zuzendutako zerbitzua:
- Gazte Lokala (nerabeentzako zerbitzu balioaniztuna)
- Ludoteka (haurrentzako zerbitzu balioniztuna)
- Aisialdiko jarduerak: Goazen jolastera udaleku irekiak (haurrentzat), Leitzaran abentura udalekuak (nerabeentzat)