Web edukia bistaratu

Sustapen Ekonomikoa eta Enplegua

  • Arduradun politikoa: Jon Zulueta
  • Lansaileko arduraduna: Hilario Dorronsoro

Harremanetarako

Erreferentziazko helbideak

​Helburuak

  • Udalerriko lurraldea balorean jartzea garapen sozioekonomikorako aukera berriak bilatu nahian.
  • Udalerriko enpresei laguntza ematea beren lehiakortasuna hobetzeko
  • Ekintzailetzarako kultura sustatzea eta jarduera ekonomiko eta proiektu berriak martxan jartzea.
  • Infomatzea, orientatzea , prestatzea eta kontrataziorako aukerak bermatzea udalerriko langabetuei.
  • Beterri Buruntza eskualdearen dinamikaren eta egituraren baitan udalerriko enpresa, ekintzaile eta langabetuei tresna egokiak eskaintzea beren garapenean.

Arloak

Prestakuntza

  • Oinarrizko lanbide heziketa
  • Lan prestakuntza

Enplegua

  • Informazioa
  • Kontratazio programak
  • Enplegu prestakuntza programak
  • Krontataziorako dirulaguntza programak
  • Hazilan programa

Ekintzailetza

  • ​​Jarduera berriak abian jartzeko laguntzak: aholkularitza teknikoa eta prestakuntza eskaintza zehatza
  • Hazteko eta sendotzeko laguntza

​Merkataritza eta Ostalaritzaa

  • ​Andoaingo udalerrian merkataritza-ostalaritza sustatzen eta garatzen laguntzeko zerbitzua.
  • Aktuazio arlo nagusiak:
    • ​Merkataritza-hirigintza
    • Merkataritza-animazioa eta sustapena
    • PERCOa (Merkataritza biziberritze plana)

​​Turismoa

  • Zerbitzu honen helburua udalerria aisialdirako erreferentzia bihurtzea da, natura-turismoarekin zerikusia duten jardueretan oinarrituta eta lurraldeari balioa emanez, bertako natura- eta kultura-ondarearen bidez.

Zerbitzuak

  • ​Informazio turistikoa
  • Lurraldea balorean jartzea
  • Produktua osatzea
  • Proiektuen kudeaketa eta koordinazioa

Enpresa zerbitzuak

  • ​​Helburua: Lurraldean traktoreak izango diren hobekuntza lehiakorrerako proiektuak zehaztea eta martxan jartzea, banaka edo, hala badagokio, lankidetzan (sektorea sustatzeko eremuak).

Zerbitzuak

  • ​Informazioa: enpresen interes-eremu guztiei buruzko informazio-zerbitzu oso bat eskaintzea.
  • Berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzea (kudeaketa, berrikuntza teknologikoa, soziala eta merkatuena, eta antolamendua hobetzea): berrikuntzan eta lehiakortasuna hobetzeko zenbait eremutan estaldura teknikoa eta aholkularitza espezializatua eskaintzea.

Eskualde mailako kolaborazioa

  • ​Beterri Buruntza eskualdea osatzen duten udalerriak (Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta Usurbil eta Andoain) 2017ko urtarrilaren 27an udal mailako lankidetza hitzarmena sinatu zuten Toki garapena, Sustapen Ekonomikoa eta Enpleguaren alorrean. Horren bitartez hainbat zerbitzu amankomunean eskaintzen dira.
  • Lankidetza Hitzarmen horren helburua hori sinatzen duten Udalen arteko koordinazioaren eta lankidetzaren erregimena finkatzea da, Beterri-Buruntza eskualdearen eta goian aipatutako udalen sustapenean eta garapen sozioekonomikoan laguntzeko eta, halaber, bertako biztanleen ongizatea hobetzen duten jarduera guztiak egiteko.