Taupada
ZER DA? Lagunduta izateko espazioa da, norbait gaizki tratatzen ari zaizula sentitzen duzunean, zure bikote-harremanetan, familia-harremanetan, lan-harremanetan edo beste batzuetan ondoeza sentitzen duzunean, baina ez dakizunean zer gertatzen ari den edo edo nola erantzun. Taupada zerbitzuan, profesionalek lagunduko dizute zer behar duzun ikusten eta bidean urratsak ematen hobeto sentitzeko Taupadak laguntza emango die emakumeen hurbileko pertsonei ere: familiari, lagunei, eta ondoez hori ikusten duten baina nola jokatu ez dakiten eta frustrazioa sentitzen duten beste pertsona batzuei, emakumeek ez baitituzte ematen lagundu diezaieketela uste duten urratsak. |
|
ZER ESKAINTZEN DU?
|
|
NOLA JARRI HARREMANETAN Idatzi edo deitu hitzordu bat adostu ahal izateko, eta arreta-ordutegia ondo ez badator, utzi mezu bat, noiz datorkizun ondo esanez eta deituko dizugu. Hitzordua eskatzeko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14: 30era izango da eta zerbitzua erabiltzaileen ordutegietara egokituko da. Harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, era guztietako zalantzak argitzeko. Askotan, egoera zailak bakardadean bizitzeak oso zaila eta gogorra egiten du. Profesionalekin giro hurbilean, seguruan eta konfiantzazkoan partekatzea lehen urratsa da arazoak konpontzeko.
taupada@sormena.biz
667608202 |