Udal_Artxiboa_Main
Udal Artxiboa
Laborde Funtsa Fototeka Leyçaur – aldizkaria Dokumentala Estekak
Arduraduna: Karmele Otaegi – Artxibaria
Helbidea: Anbrosia Olabide eraikinaren azpisotoa, Pio Baroja kalea, 1 20.140 Andoain
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara
Aurretiko hitzordu eskaera: Ez da beharrezkoa
Telefonoa: 943 300 830 (344 /347 luzapenak)
e-posta: artxiboa@andoain.eus
Estekak:
Udal Funtsa
1.-Identifikazioa
Izenburua: Andoaingo udal funtsa
Datak: 1630-2015
Bolumena: 716 m/l
2.- Testuingurua
Ekoizlearen izena: Andoaingo Udala
Erakundearen historia: Andoainek hiribildu izendapena 1615. urtera arte jasotzen ez badu ere, bere presentzia lehenagotik dokumentatua dago, Tolosaren edo Donostiaren menpe zegoenetik, eta baita historiaurretik ere, Buruntzako herrixkako asentamenduek edo monumentu megalitikoek ere erakusten duten bezala
Artxiboaren historia: Dokumentazioa beti Udalaren egoitzan gorde da, lehenengo guda karlista bezalako egoera belikoetan salbu. Izan ere, froga dokumentalek erakusten dute lehenengo gerrate karlistan dokumentuak barrika batetan sartuak Merdilladi baserrira eramanak izan zirela
Horrekin saihestu nahi zen agiriak suteetan desagertzea, mende hasieran frantziarren aurkako gerrateetan gertatu zen bezala
Onarpen-modua: Erakundean sortutako dokumentazioaren metaketa naturalaren bidez
3.- Edukiaren irismena eta egitura:
Irismena eta edukia: XVII. eta XVIII. mendeetako dokumentazioa gordetzen badu ere, XIX. mendean osatu zen, gaur egun arteko jarraikortasuna eskuratuz
Onarpen-berriak: Urtero 18 ml hazten da gutxi gorabehera
Antolaketa: 1940 baino lehenagoko agiriak Serapio Mujikaren sailkapen-koadroa-ren arabera antolatuta daude. 1940 ondorengo agiriak, berriz, Udal Artxiboen Antolaketari buruzko Lan-mahaiak egindako Udal Funtsen Sailkapenerako Koadroaren arabera daude antolatuta. Koadro hori Udalaren premietara egokituta dago
4.- Artxibora sartzeko eta artxiboa erabiltzeko baldintzak
Sartzeko baldintzak: Izaera publikoko.
Erreprodukziorako baldintzak: Agiriak erreproduzitzea librea da, Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legean aurreikusitako murrizpenekin
Dokumentuen hizkuntza/idazkera: Gaztelania edo/eta euskara
Deskribapen-tresnak: Dokumentazio historikoari buruzko bi fitxategi (1630-1940) Dokumentazio guztia (1630- 2014) artxibo kudeaketa osorako OdiloA3W programa informatikoaren bitartez kudeatzen da
5.- Atxikitako dokumentazioa
Kopia mikrofilmatuak: 1630. urtetik 1854. urtera bitarteko dokumentazio historikoa, guztira 5 bobinatan, Eusko Jaurlaritzako Dokumentu Ondarearen Zentroan aurkitzen da.- Sign: 3A
Argitalpenak: Udal Artxiboak bi urtez behin editatzen du LEYÇAUR, Andoaingo Ikerketa Historikoen Aldizkaria