Udal_Errolda_Main

Udal Errolda

Zer dira Nola identifikatu? Tasak, Zergak eta Isunak Sarrera Erreg.: Eskaerak

 

Zer behar duzu erabiltzeko

  • Sinadura elektronikoa duen txartel bat (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT, DNI-e…) eta txartel irakurgailu bat.
  • B@Q, Izenpek emandako identifikazio elektronikoko bitartekoa.

Ze datu kontsultatu ditzaket?

  1. Zure datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, NA zenbakia, jaiotze data eta jaioterria, ikasketa maila...
  2. Zure historiala: helbide aldaketak eta datak (Baimena ematen duten udalenak soilik).
  3. Etxekideen datuak: izen-abizenak, sexua, jaiotze data eta NA zenbakia.

Okerrik ikusiko bazenu, mesedez, harremanetan jarri gurekin 943 300 830 telefonoan edo ataria@andoain.eus helbidean.

Oharra: Jatorri euskalduneko deiturak badituzu eta erregistro eta agiri ofizialetan euskal grafiara egokitu nahi badituzu Andoaingo Bake Epaitegira joan zaitezke ondorengo agiriekin: Errolda Ziurtagiria, Nortasun Agiria eta Familia Liburua.

 

Inprimatu daitezkeen ziurtagiriak

Zure errolda ziurtagiria deskargatu eta inprimatu dezakezu soilik. Inskripzio edo elkarbizitza ziurtagiria ezin da eskuratu Zerbitzu Telematikoen bitartez. Horretarako ezinbestekoa da Udaleko Ataria Zerbitzura etortzea etxebizitza berean bizi zarteen adin nagusiko guztik sinatutako baimen batekin.

 

Ziurtagiriaren benekotasuna egiaztatzeko

Errolda Ziurtagiria aurkeztu behar diozun erakundeak egiaztatu dezake hori benetakoa dela http://dokumentuak.gipuzkoa.net helbidean sartuz. Behin barruan, Agirien Egiaztapena sakatuko dugu eta NAN zenbakiarekin eta ziurtagiriaren behealdean eskuinean dagoen kodea sartuz egiaztatu ahal izango dute ziurtagiria benetakoa dela.

 

Balioa

Ziurtagiria 3 hilabetez gordeko dela leku horretan. Epe hori igarota berriz deskargatu beharko duzu.