XIX. mendeko eraikina, La Salle etorbidea 6. helbidean kokatua, Udaletxearen eta San Martin elizaren ondoan. Bi areto edo gela ditu, bilerak, hitzaldiak, ikastaroak edo bestelako ekitaldiak burutzeko erabil daitezkeenak
Erabili daitezkeen guneak edo aretoak
Areto Nagusia ..................... 50 pertsona
Bilera gela ............... 12 pertsona
Horiek dira ezarritako edukierak eta, inola ere, ezin izango dira kopuru horiek gainditu
Nork eska dezake?
Interesa duten guztiek
Erabil ditzaketenak, lehentasun-hurrenkeran
Herriko kultur taldeak, Udaleko Kultura Batzordearekin lotuta daudenak
Udalerriko ikastetxeak
Kulturako Lansaila ez den Andoaingo Udaleko beste lansailak
Andoaingoak ez diren kultur edo hezkuntza taldeak
Erakunde edo enpresa pribatuak, Andoaingoak izan ala ez
Aurrez aurre: Hezkuntza eta Kultura (Bastero Kulturgunea) astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara eta Ataria-Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan) astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30ra.
Telefonoz: ezin da telefonoz eskatu. Dena den eska dezakezu hitzordua edo inprimakia eta jardunbideen orria etxera bidaltzea 943 303 540 telefonora deituz.
Internet bidez: Udalaren www.andoain.eus web-orriko Zerbitzu Telematikoak erabiliz ere eska daiteke.
Kostua
Dagokion udal tasa ordaindu beharko da.
Informazio gehiago
Alokairu tasak edo bestelako informazioa eskuratzeko sakatu hemen edo bestela deitu Hezkuntza eta Kultura lansailera: 943 303 540 edo kultura@andoain.eus