Zer da 2030 Agenda?

Arduraduna: Ramon Varela – Ingurumen Teknikaria

Helbidea: Andoaingo Udaletxea (ganbara) Goikoplaza z/g, 20140 Andoain

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara

Kontaktuak: 943 300 830 - 350 luzapena ingurumena@andoain.eus

 

Agenda 2030 teknikaria: Miren Carnicero

Helbidea: Urigain Etxea - Lasalle 6, 20140 Andoain

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara

Kontaktuak: 943 300 830 - 524 luzapena mcarnicero@andoain.eus

 

Zer da 2030 Agenda?

 

2030 Agenda 2015ean Nazio Batuen Erakundeak (NBE) onartutako giza Garapen Jasangarrirako tresna da: Ekintza plan unibertsala, integrala eta eraldatzailea. Giza garapena bultzatzea du helburutzat, GIZARTE, EKONOMIA eta INGURUMENaren alorrak landuz batez ere. Oinarrizko elementuak: Pertsonak, Planeta, Bakea, Oparotasuna eta Lankidetza dira.

Gure mundua eraldatzea: Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda” izenburupean, estatu kideek onartutako azken dokumentuan 17 helburu zehazten dira, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) izenekoak, eta 169 xede. Helburu hauen aurrekariak Milurtekoko Garapen Helburuak (MGH) dira. Hauek, Nazio Batuek 2004. urtean adostutako 10 helburu dira eta ezinbesteko oinarri moduan mundu baketsuago, oparoago eta bidezkoago bat lortzeko asmoarekin sortu ziren. Hala ere, 2004. urtean sortuta eta 2015. urtea epe bezala jarrita, aspaldi eguneratzeko beharra zegoen. Hori dela eta, Nazio Batuen Erakundeak 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburu berri hauek sortu zituen:

  1. POBREZIA DESAGERRARAZTEA

  2. GOSERIK EZ

  3. OSASUNA ETA ONGIZATEA

  4. KALITATEZKO HEZKUNTZA

  5. GENERO BERDINTASUNA

  6. UR GARBIA ETA SANEAMENDUA

  7. ENERGIA ESKURAGARRIA ETA EZ KUTSAGARRIA

  8. LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA

  9. INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA

  10. DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA

  11. HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK

  12. EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK

  13. KLIMAREN ALDEKO EKINTZA

  14. ITSASPEKO BIZITZA

  15. LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZITZA

  16. BAKEA, JUSTIZIA ETA ERAKUNDE SENDOAK

  17. HELBURUAK LORTZEKO ALIANTZA